El Banco de Experiencias Locales (BEL) delakoa,
Nacional de Quilmes eta
General Sarmiento (Argentina) unibertsitateen proiektu amankomuna sortu zen tokiko kudeaketarako berrikuntzaren arloko erreferentzia gisa. Harrez gero hainbat udalerrik beraien esperientziak bankuaren esku utzi dituzte, tokiko gobernu, instituzio akademiko eta beste erakunde interesatuen arteko harremanetarako tresna baliagarria bihurtu delarik. Webgunearen bankura sar daiteke hainbat sailkapen dituen
aurkibide baten bidez.