Datos de la experiencia |
Título / Eje de trabajo:
Generoa. Ipuinak berrikusten.
Objetivo(s):
-Ikaslearen adierazpenerako gaitasuna areagotzea, oinarrizko trebetasunen artean, mintzamena eta idazmenari garrantzi handiena emanez.
-Ipuinen egitura eta elementuak ezagutu eta aztertuz, jarrera kritikoa garatzea bere mezuen aurrean.
Zeharlerroak abiapuntutzat hartuz, generoaren arazoaren aurrean jokabide eta jarrera pertsonalak kritikoki aztertzea.
-Ikasleak ohartaraztea testuetan agertzen diren gizarteari buruzko ikuspegiak modu kritikoan hartu behar direla.
Actividades:
-1. Saioa. Ikasleek, aldez aurretik banatu ditugun ipuinak ekarri dituzte klasera, eta ipuinen bertsioak guztien aurrean ahoz kontatu ondoren, beren bertsioak adostu, eta koadernoan idatzi behar izan dituzte. Mintzamena eta idazmena lantzen ditugu batez ere lehen saio honetan.
-2. Saioa. Ikasleei ipuinaren egitura azaldu ondoren, talde bakoitzak dagozkion ipuinaren egituraren zatiak bereizi ditu, atal desberdinak zehaztuz. Saio honetan, kontzeptuzko edukinak landu ditugu bereziki; ipuinaren egiturari dagozkionak, hain zuzen.
-3. Saioa. 1. Fitxa bete eta gero, ondorioak atera dituzte guztien arteko eztabaidaren ondoren. Ahozko adierazpena landu dugu batez ere.
-4. Saioa. 2. eta 3. fitxetako galdera, koadro eta ariketak egin eta gero, ikasleen arteko mahai-ingurua. Ondorioak idatziz agertuko dira koadernoan. Saio honetan, ahozko eta idatzizko adierazpena landu ditugu.
Recursos:
-Lan-fitxak, "Zehar-Lerroak Batxilergo Euskara Irakaskuntzan (18)" liburutik hartuta. Eusko Jaurlaritza argitaratua.
-Ipuin tradizionalak; ikasleeek beren etxeetan dituztenak, txikitan erabiliak.
-Hiztegiak
Participación otros agentes comunidad educativa:
-
|