Laburpena | Ritmos de Inclusion-ek, arrazoi desberdinengatik jatorrizko herria utzi eta atzerrira joan behar izan duten pertsonen testigantzak batzen ditu. Memoria historikoa eskuratzen saiatzen da inork ahaztu ez dezan, orain gutxi arte, ekonomi egoera hobetu nahian askok joan behar izan zutela Europako beste herrialdeetara. Gero eta kulturaniztasun handiko egoera baten aurrean, etorkinen benetako integrazioa, beraien eskubide osoen errekonozimendua, eta guztientzat bizimodu duin baten berma lortzea dira, besteak beste, gizarte hartzaile bezala aurrean dugun erronka. |