Laburpena | "Mundu osoko pertsonek bizitza duina bizi ahal izateko prozesu ekonomiko eta soziala: Garapena.
Nazio Batuen txostenen arabera, munduko biztanleen %20k, Lehen Mundu edo Iparralde izenekoak, kontsumo osoaren %86 egiten du. Aldiz, Hirugarren Munduak, edo Hegoaldeak, munduko biztanleen %80 izanda, baliabide natural, ekonomiko eta teknologikoen %14 hartzen du bere gain. Hori guztia ulertzeko, garapena zer den azaldu behar da." |