Izenburua | Comercio con Justicia |
---|---|
Lotura |
![]() |
Hizkuntza | Gaztelania, katalan, ingeles, frantses, txinera |
Edukiak | "Milioika pertsona atera daitezke txirotasunetik nazioarteko merkataritzaren arauak aldatzen baditugu” lelopean 2002ko apirilean Oxfam Internacional delakoak “Merkataritza Justiziaz” izenburuko kanpaina aurkeztu zuen. Kanpaina orokor hori munduan zehar 18 herrialdetan aurkeztu zen eta 3 urtez luzatuko da, merkataritzaren arau bidegabeak direla eta milioika pertsona pairatzen ari diren egoerari buruz informazioa emanez. Lehengaiak, farmazia sektoreko patenteak, herrialde aberatsen hipokresia, edo eskubide laboralak dira, besteak beste, kanpainak azpimarratuko dituen gaiak. Web gunean, kanpaina, albisteak eta jarduerak aurkezteaz gain,
informazio ugari eta ekintzarako proposamenak aurki daitezke. Interesgarriak dira, bereziki, zuzenean deskarga daitezkeen txostenak eta ikerkuntzak (ikus aipamena Bantaban).
|