ATTAC merkatuen kontrol demokratikoa sustatzen duen nazioarteko mugimendua da, honako helburu hauen inguruan osatua:(1) botere finantzarioaren onurarako giza taldeek galdutako lekua berreskuratzea eta hedatzea;(2) Estatuek bere gain eskumenak ez hartzearen ondorioz inbertsore eta merkatarien eskubideak faboratzen dituzten neurrien aurka azaltzea; eta (3) azken batean, mundu mailako ordenu sozioekonomiko demokratikoagoa definitzea eta eraikitzea. Helburu hauek elementu amankomunak dituzte eta tokiko plataformen bidez osatzen joan ziren 1997ko abenduan,
Le Monde Diplomatique-ek argitaratutako
artikuluan herrialdeen ezengonkortasuna eragiten zuten inbertsioen hegazkortasunari aurre egiteko disuasioarako neurri gisa Tobin tasa aplikatzea planteatu zen unetik. ATTAC nazioarteko sare honen webgunean informazio eta dokumentazio orokorra zein tokiko talde ugarirena eskura daiteke. Esaterako,
Madrilgo taldearen webguneak eguneratutako dokumentazio ugari eskaintzen du.