La Red del Tercer Mundo (RTM)-Hirugarren Munduko Sarea (HMS) Hirugarren Munduko herrien eskubide eta beharren asetzearekin eta gure planetaren baliabideen banaketa justuarekin eta garapen modu gizatiar eta ekologikoki sostengarriekin konprometitutako norbanako eta erakundeen nazioarteko bilgunea da. HMS, Penang, Malasian sortu zen 1984ko azaroan, Hirugarren Mundua: garapena edo krisialdia izeneko nazioarteko konferentziaren harira. HMS-ak garapena eta ingurumenarekiko kezka duten pertsona eta taldeekin loturak eta lankidetza bideak sustatzen ditu. Bere webgunean 40 gaitan antolatutako dokumentazio eguneratu ugari aurki ditzakezu,
Hegoaldeko aldizkaria,
Hirugarren Mundu Ekonomikoa,
Resurgence eta
SUNS (South-North Development Monitor) bezalako argitalpenetarako sarbidearekin batera. Latinoamerikarako Idazkaritzak mantentzen duen webgune honez gain, sare honek ingelesez dauden beste bi webgune ditu:
Afrikarako Idazkaritza eta
Nazioarteko Idazkaritza.