Webgune honek informazio ugari ematen du Hacklabs-ei (Hacker-ek osatutako laborategiak) buruz. Webguneak zenbait herrialdetarako Hacklabs-etarako sarbidea ematen du, ziberaktibismoari lotutako beste zenbait kolektibo eta proiektuetarako sarbidearekin batera. Teknologia berrien eskuratze eta erabilpen alternatiboa eta ekintzailea gizartearen aldaketaren zerbitzura: Hacklab bat hackerrek osatutako talde antolatua da. Sarearen dimentsio sozio-politikoa indartzen du, erabakiak asanbladan eta aho batez hartzen ditu. Merkatal etxeen eta babesle ofizialei uko egiten die eta autoeraketaren alde egiten du apustu. Bere ezagutza telematikoak sarean askatzen ditu, boterearen zerbitzuan diren tekno-ezagutzaren eliteak deseginez
(
Metabolik BioHacklab, Leioa-Bilbao).