Izenburua | ItrainOnline |
---|---|
Lotura |
![]() |
Hizkuntza | Gaztelania, ingeles eta frantses |
Edukiak | IntrainOnline Interneteri buruzko formazio eta gaitze material eta baliabideen aukeraketa zabala eskaintzen duen ataria da. Lantzen diren gaiak ordenagailu eta interneteri buruzko oinarrizko informaziotik sare bidezko komunitateen eraikuntzara edo ahotsa eta bideoa web orrietan jartzeraino doaz. Era berean IntrainOnline-k formazio eta gaitze ikastaro nagusienen agenda eta interneteri buruz gaitzen ari diren pertsonentzako material eta baliabide didaktiko ugari eskaintzen ditu. Ekimena garapenaren arloan, eta bereziki Hegoaldean teknologia berri eta internetari buruzko gaitze lanetan esperientzia duten, pertsona eta erakundeek bultzatuta dago. Proiektua APC-KAE-en
(Komunikazioen Aurrerabiderako Elkartearen) pean dago eta beste entitate eta erakundeen babesa du, esaterako (beste batzuen artean) Bellanet International Secretariat, IICD (International Institute for Communication and Development) edo INASP (The International Network for the Availability of Scientific Publications).
|