Izenburua | Emakumeen eskubide ekonomikoak: gogoetak, ikuspegi feministatik | |
Egilea | Gloria Guzmán |
Iturria | HEGOA eta ACSUR-Las Segovias: Bilbao, 2007 |
Edukiak | Argitalpen honek Bilboko eta Gijoneko seminarioetako hiru saioetan taldeka egindako lanean egin ziren gogoetak jasotzen ditu, bai eta ikuspuntu feministatik lankidetzan aritzeko sortu ziren proposamen zehatzak ere.
Gogoeta horiek ez dute osatzen guztiz amaitutako dokumenturik, Garapenerako Hezkuntza eta Lankidetzaren barruan emakumeek izan beharreko agenda ekonomikoaren ekarpenei dagokienez. Hala ere, balio eta erabilgarritasun handiko dokumentua dela uste dugu, genero-ekitatea kontuan hartzen duen garapena lortzeko lanean ari garenontzat (maila indibidual zein kolektiboan); izan ere, eztabaidan jarraitzeko eta sakontzeko elementu nagusiak eskaintzen dizkigu. |
|