Bantaba

Bantaba : Zabalgune : Edukia : Artikulu espezializatuak : Emakumeek bakearen alde egiten duten aktibismoari buruzko oharrak

Izenburua

Emakumeek bakearen alde egiten duten aktibismoari buruzko oharrak

Egilea

Irantzu Mendia Azkue

Iturria

Hegoaren lan koadernoak, Bilbao 2009

Edukiak


Benetan luzea da, ingurune desberdinetan, bakea eraginkortasunez bilatu duten emakumeen eta emakume-erakundeen historia; baina, hala ere, azken urteotan baizik ez da emakume horien historia berreskuratzen eta baloratzen hasi. gaur egun, emakumeen erakundeek bakea eraikitzeko lanetan betetzen duten zeregina nazioarteko agentzia eta gobernuz kanpoko erakunde humanitario gehienen hitzaldien barruan dago, batez ere, 2000. urteko urrian Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluak Emakumeak, Bakea eta Segurtasunari buruzko 1325 zenbakiko Ebazpena onetsi zuenez geroztik.
Hitzaldi horretan, hainbat interpretazio egiten dira emakumeek bakearen aldeko aktibismoan duten parte-hartzeari buruz. Hortaz, bada, lan honen bidez, alde batetik, emakumeen nortasunaren eta bakearen arteko elkartze horren atzean dauden ikuspegi batzuen arazoak aztertu nahi ditugu, eta, bestetik, emakumeek bakearen alde egiten duten lanean dauden baterako osagaiak zehaztu nahi ditugu -testuinguruen araberako desberdintasunak alde batera utzita-, osagai horien bidez, generoari berariaz dagokion bakearen aldeko aktibismora iritsi ahal izateko. Lan hau ez da sakona izango, baina, nolanahi ere, esparru teorikoko osagai batzuk azaldu nahi ditu gatazka armatua dagoen lekuetan dauden emakumeei buruz, batez ere emakume horiek bakearen erakitzaile edo eragile gisa egiten duten zereginari buruz.

pdf pdf dokumentua (345 kB)