Edukiak | "Emakumeak" eta "gatazkak" terminoak azalpen kontzeptuala egiteko esanahi-kategoria nahikoa zabalak diren arren, "Emakumeak gatazka egoeretan" mintegiek bi terminoak lotzea izan dute helburu, emakumeek gatazkak nola bizi dituzten agerian jartzeko (gatazkok, gainera, gerra baino dimentsio zabalagoan hartu dira kontuan) eta emakumeak gatazka armatuen helburu nagusietakoak direla azaltzeko. Era berean, azterketaren lehen mailan geratu beharrean, lanaren ondorioz emakumeak gatazketan bertan eta gatazken ostean nola mobilizatzen diren aztertu dugu, eta zenbait esperientzia berrezkuratu ditugu, gure erakundeen garapenerako lankidetzako programak bideratzeko.
Agiri honetan, mintegian zehar sortutako zenbait ideia, gonbidatutako hizlariek jasotako informazioak edo emandako datuak eta parte-hartzaileek egindako lana biltzen dira. Parte-hartzaileek, hain zuzen ere, kontzeptuak arakatu dituzte, esperientziak trukatu dituzte eta esanahi berriak negoziatu edo batera eratu dituzte. |