.

Izenburua

Emakumeak munduko biltzarretan. Tokian tokikotik globalera

Egilea

Hegoa

Iturria

Hegoa, Bilbao, 2006

Edukiak

Material hau, gida didaktiko batez lagundutako horma-irudi zabalgarria, Emakumeari buruzko Munduko Biltzarrak eta Emakumeen Nazioarteko Mugimendua aztertzeko hezkuntza baliabide erraza eta erabilgarria da. Bigarren hezkuntzako irakasleei zuzendurik dago (beren eskoletan erabiltzeko), baina GGKEek, aisiako taldeek eta gai hori landu nahi duten beste edozein elkartek ere erabil dezakete (gazte elkarteek, boluntarioen elkarteek, etab.).
Horma-irudia jorratu nahi diren edukiak grafikoki laburbiltzen dituen ikus baliabidea da. Gida didaktikoak, berriz, eduki horiei buruzko informazio gehiago ematen du eta ariketa zehatzak proposatzen ditu bere ataletan zehar: I. Desberdintasunaren sustraiak, II. Emakumeari buruzko munduko biltzarrak eta III. Emakumeen nazioarteko mugimendua.
Horrez gain, glosario bat eta bi zerrenda aurkitutko ditugu: lehena, edukiak lantzeko balio dezaketen film bat zuena, eta bigarrena, informazio gehiago lortzeko zenbait web orrialderena.

pdf gida didaktikoa (528 kB)

pdf horma-irudi zabalgarria (1172 kB)