.

Izenburua

Aktak Topaketa: Feminismoak Garapenerako Agendan

Egilea

Autore desberdinak

Iturria

Hegoa eta ACSUR-Las Segovias, Bilbao, 2011

Edukiak

Argitalpen honek "Feminismoak garapenerako agendan" izeneko Topaketaren hitzaldiak eta ondorioak biltzen ditu. Topaketa 2010eko maiatzaren 27an eta 28an egin zen, Bilbon, Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean, hain zuzen ere, "Generoa Garapenerako Hezkuntzan: Iparraren eta Hegoaren arteko eztabaidarako gaiak, emakumeen agenda politikorako" proiektuaren baitan; HEGOA eta ACSUR-Las Segovias (Madril) elkarteek garatu dute eta Eusko Jaurlaritzako Garapenerako Lankidetza Zuzendaritzak eta Garapenerako Nazioarteko Lankidetzako Espainiako Agentziak finantzatu dute.
Aipatutako Topaketa 2007. urtean abiarazitako lanaren amaiera da; izan ere, lan horretatik abiatuta, hausnarketa eta sentsibilizazio espazio bat sustatu zen eragile ezberdinen artean (GGKEak, emakumeen eta mugimendu feministen erakundeak, unibertsitateak, etab.), emakumeen emantzipazioan aurrerapausoak eman eta emakumeentzako zein gizonentzako bestelako garapen kolektiboa eraikitzeko.
Topaketaren helburuetako bat emakumeen Giza Eskubideen aldeko agenda politikoa egitea izan zen; hala, bada, eragile ezberdinen artean banatu zen (unibertsitatean, herri-administrazioetako langile tekniko eta politikoen artean, Eusko Legebiltzarrean eta Madrilgo Diputatuen Kongresuan), proposamen feministetatik abiatuta eragin politikoa izango zuen tresna gisa, Aldarrikapen feministak hiritartasun eraldatzaile baterako argitalpenaren bitartez. Delako agenda politikoa orain aurkezten dugun argitalpenean ere jasotzen diren ondorioak dira.

pdf pdf dokumentua (893 kB)