Bantaba

Bantaba : Zabalgune : Edukia : Zabalkunde dokumentuak : Espazio kritiko feminista. Latinoamerikako emakumeen erakunde eta GGKEen arteko aliantzak

Izenburua

Espazio kritiko feminista. Latinoamerikako emakumeen erakunde eta GGKEen arteko aliantzak

Egilea

Autore desberdinak

Iturria

HEGOA eta ACSUR-Las Segovias: Bilbao, 2008

Edukiak

Argitalpenak ondorengoak ditu aztergai: emakumeen eskubide ekonomikoak; gatazka armatuak genero-harremanetan eragiten dituen ondorio negatiboen murrizketa, eta bakearen eraikuntza lortzeko emakumeen ekarpena; eta, azkenik,, emakumeen herritartasun-partaidetza eta eragin politikoa. Zinez uste dugu gai horiek lantzea ezinbestekoa dela emakumezkoen giza-eskubideen lorpenean aurreratzeko. Zentzu horretan, hiru ardatz horiek oinarri harturik, Latinoamerikako emakumeen errealitatean sakondu naho dugu. Hala, bada, genero-ekitatea aintzat hartuz giza-garapena eraikitzea xede duten Hegoaldeko elkarte feministen esperientzia batzuk ezagutaraziko ditugu.
Espero dugu hemen aurkezten zaizuen edukia interesgarria iruditzea Garapenaren arloan lan egiten duten lagun, elkarte eta erakundeei, baita hausnarketa kritiko feminista sustatzen dutenei ere. Era berean, GGKEen eta Iparra-Hegoa mugimendu feministaren artean hitzarmenak sortzea eta sareak sendotzea espero da lan honen bitartez.

pdf pdf dokumentua (986 kB)