Bantaba

Bantaba : Zabalgune : Edukia : Zabalkunde dokumentuak : Aldarrikapen feministak hiritartasun eraldatzaile baterako

Izenburua

Aldarrikapen feministak hiritartasun eraldatzaile baterako

Egilea

HEGOA eta ACSUR-Las Segovias

Iturria

Hegoa eta ACSUR-Las Segovias, Bilbao, 2010

Edukiak

Argitalpen hau "Generoa Garapenerako Hezkuntan: Iparra-Hegoa eztabaidagaiak, emakumeen agenda politikorako" Garapenerako Hezkuntzaren proiektuaren barruan dago sartuta. Proiektu hori batera garatu dute HEGOAk eta ACSUR-Las Segovias elkarteak, eta Eusko Jaurlaritzako Garapenerako Lankidetzarako Zuzendaritzak eta Espainiako Garapenerako Nazioarteko Lankidetza Agentziak finantzatu dute.
Proiektu honetako jarduerarik garrantzitsuenetakoa "Feminismoak Garapenerako Agendan" Topaketa izan da. Bilbon egin zen, 2010eko maiatzaren 27 eta 28an. Ekitaldi horren helburuen artean agenda politiko bat egitea zegoen, hau da, gaur egungo zibilizazioaren krisi eta globalizazio egoeran, aldarrikapen feminista batzuk agertzea, eta, ondoren, sentsibilizazio eta eragin politikoko jarduerak egitea zenbait esparrutan. Asmo horrekin, Topaketaren egitarauan taldekako lanerako espazio bat sortu genuen, emakumeen giza eskubideei buruz eztabaidan aritzeko eta aldarrikapen erako zenbait adostasunetara heltzeko. Orain aurketzen dizugun "Aldarrikapen feministak hiritartasun eraldatzailerako" argitalpena lantalde horien lanean eta ahaleginean oinarritzen da.
Argitalpenak hiru atal ditu. Horietako bakoitzean gaika antolatzen dira aldarrikapenak eta eskaerak, eta bertan dago, era berean, hainbat testuingurutako emakumeen giza eskubideen adibide gisa jasotako eskaera eta esperientsia eraldatzaileak zertan oinarritzen diren azaltzen duten agiri argumentala ere. Hori guztia, tresna eta politiken garapenaren arduradunak ilustratzeko, inspiratzeko eta probokatzeko, emakumeen beharrizanak eta interes estrategikoak esparru publiko zein pribatua berenganatu ditzaten, eta emakume jaio izanagatik sufritzen dituzten desberdintasun historioak eta egiturazko injustiziak ezabatuko direla bermatzeko.

pdf pdf dokumentua (654 kB)