|
Munduko Ingurumenerako eta Garapenerako Batzordeak (1988) garapen
jasangarria honako era honetan definitzen du: gaurko belaunaldien
beharrizanak asetzen dituena, etorkizuneko belaunaldien horretarako
ahalmena arriskuan jarri gabe.
Hala ere, bete beharreko premien definizioa nahasia da, eta
"jasangarritasuna"ren kontzeptua bera eztabaidagarria.
Horrela, Bob Sutcliffen proposamenarekin bat egiten dugu, bi helburu desiragarriren arteko uztartzea, hau da garapen jasangarria eta giza garapenaren
artekoa, iradokitzen duenean. Honek guztiak birbanaketa dakarrela argi
utzita, giza garapenaren kasuan gaur egun baztertuta dagoen
biztanleriarekiko, eta jasangarritasunarenean etorkizuneko
belaunaldiekiko.
|