Bantaba

Bantaba : Observatorio temático : Contenidos : Participación y democracia

Partaidetza eta demokrazia

Partaidetzaren kontzeptuak zera adierazten du, komunitateek eta/edo gizarte talde ezberdinek duten eragina eurei eragiten dieten proiektuetan, programetan eta politiketan, erabakiak hartzeko eta baliabideak kudeatzeko prozesuetan inplikazioa hartzen dutelarik. Bi jarrera daude hau interpretatzeko; bata, emaitza hobeak lortzeko eta proiektuetan eraginkortasun haundiagoa izateko tresna modura ulertutakoa, eta bestea, demokraziaren indarberritzeari loturik, helburutzat hartutakoa. Guk, bigarren era honetan ulertuko dugu; boteretze prozesu gisa, ahul eta behartsuen ahalmenak eta estatusa hobetzen dituena, aldi berean, baliabide eta prozesu politikoen gaineko kontrol zein eragin handiagoa ematen dizkielarik.