EURODAD 15 herrialdetako 48 GGKEk (2004ko uztaila) osaturiko sarea da, eta bere helburua, txirotasuna errauziko dituen nazioko nahiz nazioarteko politikak suspertu eta ekonomi politiken diseinuan herrialde txirotuak parte hartzea da. Hasieran kanpo zorraren arazoaren inguruan sortua izan bazen, gaur egun beste gai batzuetaz arduratzen da, nazioarteko ekonomi politikak edo txirotasuna gutxitzeko politikak, besteak beste. Web gunetik hiru lan eremutara sar daiteke:
zorra eta finantzak,
boteretzea eta
txirotasuna gutxitzeko politikak.
EPEP (Programa de Empoderamiento en Política Económica), delako proiekturako sarbidea ere badago, nazio barruko ekonomi politiken diseinuan, zein garapenerako politikei buruzko nazioarteko eztabaidetan, Hegoaldeko gizarte zibilaren partehartze handiagoa bideratzeko sortutakoa izanik.