Edukiak | Transnationale.org-k 10.000 enpresa transnazionali buruzko datu egokiak eskaintzen ditu, bereziki kokapen geografiko eta jarduera komertzial, lan baldintza eta ingurumenarekiko errespetuaren alorretan, instituzioen erabakietan duten eraginari dagokionez eta enpleguarekiko politika mailan. Web gunea, Observatorio de las Transnacionales delakoaren argitalpena da, 1999ko urrian Martigues-en (Frantzia) jaiotako irabazi asmorik gabeko elkartea. Behatokia erakunde pribatu zein publikoekiko independentea da, eta bere baliabideak bazkideengandik datozkio. Web gunean, produktuz produktu sailkatutako 20.000 markari buruzko gidak eta gairen araberako txostenak eta bestelako informazioak aurki daitezke. Nazioarteko 10.000tik gorako enpresen profila eskuratu nahi izanez gero kuota bat ordaindu beharra dago. |