Brigadas Internacionales de Paz (PBI) delakoa, bakea sustatu eta giza eskubideak defendatzen dituen erakundea da. Garapen bideko herrialdeetako erakundeen eskakizunei erantzunez, gatazkak eta errepresio politikoaren pean dauden zonaldeetara bolondres taldeak bidaltzen dituzte. Bolondres hauek, giza eskubideen aldeko defendatzaile gisa, erakunde eta oro har biolentziak eragindako pertsonen laguntzaile bihurtzen dira. Laguntza honi esker, larrialdietarako sare baten babesarekin, errepresioa eta biolentziari aurre egitea lortzen dute. Gaur egun, PBI-koek proiektuak
Kolonbia,
Indonesia,
Mexiko,
Chiapas eta
Guatemalan dituzte. Europan euren
bulegoaz gain, beste 14 herrialdeetan bertako taldeak ere badituzte.
Estatu espainiarrean ere
6 talde daude.