Fundació per la Pau-delakoa 1983 Katalunian sorturiko GGKE da, bere helburua bake kulturaren hedapena delarik. Ildo horretatik, bakearen alde demokratikoki presioa egingo duen gizarte kontzientzia garbia eta ongi informatua sortzen eta ahalbideratzen saiatzen da. Bere jarduerak, bakearen aldeko ikerkuntza, bakerako heziketaren arloko lanak, eta gizarte presioa eta sentsibilizaziorako kanpainen alorrekoak dira. Web orrian informazioz, jardueraz eta dokumentazioz osaturiko atal finkoak ez ezik, interesgarriak diren hainbat monografia ere aurki daitezke, besteak beste
movilizaciones contra la guerra en Iraq, edo
campaña contra la investigación militar.