Edukiak | SIPAZ 1994ko matxinada zapatistaren ondoren, Mexikoko Chiapaseko gatazka gainbegiratzeko, 1995an sorturiko nazioarteko programa da. SIPAZ-ek, gatazkan parte hartzen duten aktore guztien arteko irtenbide baketsua, bake kultura, elkarrizketa eta tolerantziaren alde lan egiten du. Era berean, nazioarteko komunitateari Mexikorekiko harremanak zehatz aztertzeko eskatzen dio, ekonomia, gizarte eta politika mailan nazioarteko orden bidezkoago baten alde egin dezan. Web guneak gatazkari buruzko dokumentuak, hiruhileko txostenak eta premiazko ekintzetarako deialdiak eskaintzen ditu. |