Emakumezkoen Eskubideen aldeko eta Garapenerako Erakundeak (AWID) Kanadan du bere egoitza. Nazioarteko erakunde honek emakumeen giza eskubideak, garapen jasangarria eta genero berdintasunaren alde konprometituta dauden pertsona zein erakundeak elkartu, informatu eta sustatzea du helburutzat. Atari honetan, erakundeko partaide diren erakundeei albiste eta informazio gaurkotua emateaz gain, dokumentazio ugaria eskaintzen da ere (artikuluak, baliabideak, loturak, ...). Informazio guztia lau gai multzotan banatuta dago: 1)
erakunde feministen garapena, 2) genero berdintasuna eta
teknologia berriak, 3) emakumeen eskubideak eta
ekonomia eraldaketa eta 4) emakumezko
gazteak eta lidergoa. Era berean, atariak
liburutegi feminista birtual batera sarbidea ematen du, bai eta AWID-ek berak kudeatzen duen emakumezkoen giza eskubideei buruzko
WHRnet webgunera ere.