2000. urtean nazioarteko zenbait emakumek beste mundu bat posiblea dela aldarrikatzen zuen martxa burutu zuten, hain zuzen aldarrikapen feministak kontutan hartuko lituzkeen beste mundu bat. Hasiera batean ekimen hau
FFQ-k (Fédération des femmes du Québec-Québec-eko Emakumeen Federakundea) antolatua izan bazen ere, denborarekin emakume-taldeen nazioarteko sarea bihurtu eta mugimendu altermundistaren erreferente feminista bezala azaltzen da. FFQ-k webgune honetan, mundu mailan sare guztien informazioa aurki daiteke, dokumentazioa, ekintza egutegia, etab. Espainiar Estatuaren barne,
Euskadi,
Galizia eta
Kataluniako sareek webgune propioa dute.