Edukiak | Parte-Hartuz Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia Politikoa eta Soziologia sailetako zenbait ikertzailek osatzen dute. Ikerketa proiektu honen helburua zera da: erabakiak hartzeko prozesuetan eta politika ezberdinen garapenean herritargoak parte hartzeko dituen era ezberdinen inguruan hausnarketa sakona egitea, gehienbat baina ez soilik tokiko mailan. Ekinbide honen barne Demokrazia parte-hartzailerako metodologia eta prozesuen dinamizatzailea graduondoko ikastaroa aipatu behar da. Webgune honetan ikasketa programa honi buruzko informazioa aurkitzeaz gain (internetetik zenbait eduki jaitsi daitezke), beste eratako materialak ere agertzen dira, esateko, jardunaldietako ponentziak, burututako ikasketak, etab. |