Bantaba

SARRERA

Azken hamarkadetako gure gizarteen eraldaketa eta zenbait gertakari historikoen ildotik, gizarte zientzien alorreko ikertzaile, aditu eta komunikabideen hiztegietan globalizazio hitz berriaren etengabeko erabilpena ikusi dugu. Jarraian datozen hausnarketa hauek kontzeptu horren esanahi, aurrekari eta norabideak miatu nahi dituzte, bere atzean ezkutatzen den errealitatearen konplexutasuna eta fenomeno honek ekonomia, politika eta gizarte mailan eragiten dituen ondorioak agertaraziz.

HELBURU ZEHATZAK

Azken aldian hain ohikoa bihurtu zaigun kontzeptu nahasi honen esanahia eta nondik-norako nagusietan sakondu (noiz sortutakoa, bere ezaugarri eta joera nagusiak). Bere norabide eta ondorioez gogoeta egin ikuspegi kritiko batetik, honen gainean sortutako eztabaidak aztertuz eta irtenbideak bilatuz.

EGITASMOA

Globalizazioarekin bueltaka
• Kontzeptua, jatorri historikoa , tresnak eta eragileak (aurrerapen teknologikoak, transnazionalak, nazioarteko erakundeak...)
• Joerak (merkataritzan, kapitalen merkatuan, migrazioan), efektuak (disparekotasun sozioekonomikoetan) eta eztabaidak
• Ondorioak, proposamenak eta irtenbideak

DESKRIPTOREAK

Globalizazioa, nazioarteko erakundeak, transnazionalak, merkataritza, kapital mugimenduak, migrazioak, disparekotasun sozioekonomikoak, birbanaketa, gizarte mugimenduak.

NORETZAT DA IKASTAROA

GGKE eta bestelako gizarte mugimenduen langile eta kolaboratzaileei, zein lankidetza eta garapenaren alorreko ikasketak egiten ari diren ikasleei edota gai hauetan interesatuta dagoen edozein herritarri.

IRAUPENA

9 ordu.

BALIABIDE TEKNIKOAK

Ordenagailua eta proiektorea, gardenkiak, fotokopiak.